Beste produktu natural batzuk

Elikadura


Zallo Hegaluzea Oleohealth® oliba-olio birjin estra ekologikoan. Polifenoletan oparoa

Hegaluzea elikagai osasuntsu eta osasungarria da, ezinbestekoa elikadura orekatu bat izateko. Bere elikadura-balioak mantendu egiten dira Oleohealth polifenoldun oliba-olio birjina estran kontserbatzen direnean, olioaren elikadura-balio osagarriaz balia baitaiteke.

Hegaluzeak proteina asko du (balio biologiko handikoak) baita bitamina ugari ere (A, B, B12, D eta E, efektu antioxidatzaile babesle gisa jarduten duena). Gainera, kaltzioa eta iodoa bezalako mineralak ere baditu, metabolismorako ezinbestekoak direnak.

Haragiak omega-3 gantz-azido asko du, eta odoleko kolesterola eta triglizeridoak jaisten laguntzen du. Horrela, gaixotasun kardiobaskularrak izateko arriskua murrizten laguntzen du. Gainera, omega-3 ezinbestekoa da nerbio-ehunean eta erretinan, bertako zelulen zati baita.

Elikagai oso gomendagarria da haurren garapen neurologikorako eta okularrerako, erretina eta nerbio-sistema oraindik osatzen ari baitira adin horretan.

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) azaldu duenez, egunean olibondoaren 5 mg polifenol kontsumituz gero, odoleko lipidoak kalte oxidatzailetik babesten laguntzen da.

Lortu produktuari buruzko informazio gehiago gure blogean.

Ziurtagiri ekologikoa

ES-ECO-026-VAS Nekazaritza UE

Zeliakoentzat egokia

PROKEY Ultrahealthy drink Ur-kefirra

Prokey ur-kefirra mikroorganismo bizidunak dituen edari gozo eta osasuntsua da. Ur-kefirraren ale bizia hartzituta egiten da. Emaitza gas apur bat duen edaria da, kaloria eta azukre gutxikoa. Edari bakoitzean, % 2 azukre baino gutxiago dago.

Prokey edariak bifidusdun jogurt baten eta freskagarri isotoniko baten ezaugarriak biltzen ditu, azken hauei gehitu ohi zaizkien laktikoetatik edo azukreetatik eta edulkoratzaileetatik eratorritako elikadura- arazorik gabe. Pasteurizatzen ez den edari bizia da. Ontziratzeko unean, 100 milioi kefir-ale UKE ditu ml-ko.

Hainbat zaporetan eskura daiteke, adibidez PROKEY AQUA, ur-kefirraren errezeta tradizionalena. Errezeta honetan, ondorengo osagaiak uretan disolbatzen ditugu: kanabera-azukrea*, dátil ziropa*, limoi zuku kontzentratua*, limoi aroma naturala eta probiotiko kultiboak. Azken hauek, Lactotococcus, Lactobacillus eta Bifidobacterium generoak dira eta hazteko, edarian dauden azukreak kontsumitzen dituzte.

Jatorrizko errezeta horretatik abiatuta PROKEY MENTA&JENGIBRE , PROKEY HIBISCO eta PROKEY COCO egiten dira. Hartziduraren lehen fasea amaitu ostean, menda-belarraren* eta jengibre-sustraiaren* ur-infusioa, hibisko-lore* ur-infusioa eta koko aroma naturala gehitzen zaizkie, hurrenez hurren.

Ziurtagiri ekologikoa duten osagaiak

ES-ECO-025-NA
EB / EBko Nekazaritza ez


Cold Brew Kombucha PROKEY

Kombucha hartzigarri probiotikoak dituen edari bat da. Medusomyces gisevi ( sinbiosian bizi diren bakteria eta legamien kolonia bat) hartzigarratutako eta azukreztatutako te batetik lortzen da edari hau, propietate garrantzitsuak dituenak.

Cold Brew Kombucha bergamota-olioarekin aromatizatutako te beltzeko (Earl Grey barietatea deitzen zaion tea) hostoak hotzean beratuz egiten dugu. Teari azukrea eta labore probiotikoak gehitzen dizkiogu hazteko kontsumitzen dituztenak.

OSAGAIAK: ura, azukrea*, Earl Grey te hostoak * eta labore probiotikoak.

Ur-kefirran bezala, gure Kombucha pasteurizatzen ez den edari bizia da. Ontziratzeko unean, 100 milioi kefir-ale UKE ditu ml-ko.

*Ziurtagiri ekologikoa duten osagaiak

ES-ECO-025-NA
EB / EBko Nekazaritza ez

Pedikulizida


Inex Pediculicida soap ®

Zorrien aurkako formula natural berritzaileak, Pilar Mateo doktoreak patentatuak, oliba-olio saponifikatua eta te-arbolaren olio mikrokapsulatua ditu oinarri. Zorriak eta narritadura kentzen ditu, eta, gainera, iraupen luzeko prebentzio-efektua ematen du.

Produktuak geruza bat eratzen du zorriaren inguruan, eta, haren arnas-sistema blokeatuta, itota hiltzen da. Te-arbolaren olioa uxagarri naturala da zorrientzat.

Merkatuko pedikulizida bakarra da, intsektizida, permetrina, parabeno eta silikonarik ez duena; hortaz, maiz erabil daiteke, kalterik egiten ez duelako eta zorriek ez dutelako sortzen produktuarekiko erresistentziarik. Ez du kalterik sortzen ez azalean ez buruko ile-larruan. %100 kaltegabea eta %100 biodegradagarria.


Formula %100 naturala, efektu hirukoitzekoa.

Beste produktu batzuek ez bezala, Pediculicida Soap ® produktuak propietate kosmetiko apartak ditu, eta, horrela, 2 1ean motako produktu baten antzera funtzionatzen du, ez baitu produktu osagarririk behar, hala nola xanpu, ile-egokitzaile edo uxagarririk. Oliba-olio saponifikatua du, eta propietate garbitzaileak ditu. Ilea leun uzten du, eta prest bartz-orraziaz orrazteko


Inex Champú preventivo ®

Egunerokoan zorrien aurka erabiltzekoa den uxagarri naturala, te-arbolaren olio-mikrokapsula dituena. Pilar Mateo doktoreak patentatutako formula berritzaileak erabat errespetatzen ditu azala, buruko ile-larrua eta ingurumena.

Ez du intsektizida, permetrina, paraben eta silikonarik, eta, beraz, maiz erabil daiteke. %100 kaltegabea eta %100 biodegradagarria. Ilea garbitzen, babesten eta elikatzen du usain atsegin batez.


Noiz erabili
  • Prebentzio-neurri gisa, zorrien presentzia saihesteko.
  • Inex Pedikulizida soap ® produktuarekin tratatu eta gero, zorriak berriz ere ager ez daitezen.