Espiritu berritzailea

I+G+B departamentua da Biosasun enpresaren motorra

Ibilbide luzea egina dugu olibondoaren eta hartatik eratorritako produktuen aplikazio potentzialei lotutako proiektuetan, baita haien aplikazio terapeutikoetan ere. Gainera, arreta berezia ematen diogu hondakinak berreskuratzeko lanari, haien balioa nabarmenduz.

Gaur egun, nazioko zein nazioarteko entitate ofizialek finantzatutako ikerketa-proiektu garrantzitsuetan gaude inplikatuta.

Nanoteknologiaren aplikazioari buruzko inbertsioa bultzatzea da gure azken apustua; izan ere, soluzio berritzaileak aurkitzeko aukera ematen du, eta horrek ekoizpenaren sektore guztiaren errendimendua hobetu dezake, bai eta osasun, medikuntza eta nekazaritzaren sektorearenak ere.

PROIEKTUA
RECYWASTEOLHIVA EUROEMPLEO HEATDDELIVER BINAFIE DERMANANO OLIVOGEN BIOFOOD SUPREME BALORAZIO

RECYWASTEOLHIVA PROIEKTUA

Recywasteolhiva proiektuak balio erantsi handiko produktuak garatu nahi ditu oliba-olioa ekoiztean sortzen diren hondakinak birziklatuz.

Proiektu horretatik abiatuta. olibondo-hostoetan dauden konposatu bioaktiboak erauziz lortu diren produktuak merkaturatu dira, baita oliba-olioa ekoiztean sortutako hondakinetatik lortutakoak ere.

  • Zorriak desagerrarazteko produktu ez-toxikoak
  • Zukuak
  • Marmeladak
  • Pate osasungarriak

Parte hartzaileak:

  • Agua de Gracia Healthcare S.L., Espainia
  • Biosasun S.A., Espainia
  • Creative Concept Nordic AB, Suedia
  • Inesfly S.L., España
  • L´Urederra Centro Tecnológico, Espainia

EUROENPLEGU PROIEKTUA

Euroenplegu proiektuak enplegua sortu nahi du, betiere olibadiko azpiproduktuez baliatuta.

Olibadiko zenbait azpiprodukturi (hostoa, zura, inauste-hondakinak, alperujoa, eta abar) egozteko moduko erabilera ekonomikoak aztertu ziren enplegua sortzen duten jarduerak garatzeari begira, betiere landa-inguruan eta baliabide endogenoen aprobetxamenduari lotuak.

Proiektu hori gauzatzeko, honako jarduera hauek egin ziren:

  • Azterketa-bisitak eta profesionalen trukaketa enpleguaren gaian beste leku batzuetan garatutako soluzioen berri izateko, adibidez EBko kide diren beste estatuetan edota Espainiako beste eskualde batzuetan
  • Azterketa-lan eta analisi konparatuak enpleguaren gaian beste leku batzuetan garatutako soluzioen eta esperientzien berri izateko, adibidez EBko kide diren beste estatuetan edota Espainiako beste eskualde batzuetan
  • Batera garatzea lehentasunezko gaiei lotutako produktu berritzaileak; bai Europa mailan, bai eskualde artekoan
  • Informazioa, dokumentazioa, materialak eta esperientziak trukatzea, beste lurralde batzuetan arrakastaz erabilitako metodologiak errealitate andaluziarrera transferituz eta egokituz
  • Jardunaldiak, hitzaldiak, mintegiak, bilerak edo bestelako komunikazio-ekintza batzuk emaitzen berri emateko.

Parte hartzaileak:

  • Ayuntamiento de Puente de Génave
  • Energy Agency of Central Macedonia-Anatoliky S.A.
  • Biosasun S.A.
  • Instituto Vasco de Investigación y Desarrollo Agrario Neiker-Tecnalia
  • Asociación Española de Valorización Energética de la Biomasa

HEATDDELIVER PROIEKTUA

Hona hemen proiektuaren azken helburua: nanosistema berritzaileak garatzea perfusio handiko tumore-ehunen tratamendu espezifikoari begira (adibidez, giltzurrun, gibel eta biriketan).

Nanopartikula horiek olibondoaren lipidoak eta printzipio aktibo ekologikoak konbinatzen dituzte, eta minbiziaren kontrako sendagai batzuen lana areagotzen duten partikula magnetikoak ere bai, bide batez haientzako garraioa izanik. Azken batean, tratamendua eremu espezifikoetara zuzentzeko aukera ematen du, eta, horrela, gaur egungo terapiek eragiten dituzten efektu kaltegarriak arintzen dituzte.

Biosasun enpresak olibondo-hondakinen oliotik lortutako printzipio aktiboen isolamenduan duen esperientzia eskaintzen du, baita nanoteknologian hura aplikatzeari buruzkoa ere.


Kolaboratzaileak:

  • Biosasun S.A., Espainia
  • EPO Berlín-Buch-GmBH, Alemania
  • Fraunhoffer Institut, Alemania
  • Idifarma Desarrollo Farmacéutico S.L., Espainia
  • L’Urederra Centro Tecnológico, Espainia
  • Praxis Biopharma Research Institute S.L., Espainia

BINAFIE PROIEKTUA

Binafie proiektuak, bioteknologia eta nanoteknologia erabiliz, bionanofitosanitario ekologiko berri bat garatu nahi du olibadiko laborantza intentsiboak babesteko; produktu hori iraupen luzekoa, hondakin-eraginkortasunekoa eta espektro zabalekoa izan beharko du.

Helburu den produktuak hiru osagai aktibo konbinatzen ditu, nekazaritza ekologikoan onartutakoak; haien lan sinergikoari esker, pestizida-espektro zabalagoa izanen du, eta, beraz, pestizidaren aplikazioaren optimizazioa lortuko da, bai efikaziaren ikuspegitik, bai ingurumen eta ekonomiaren ikuspegitik.

Produktu fitosanitario berriak behar dira, ekologikoak, iraunkorrak eta bateragarriak bai ingurumena zaintzearekin bai gizakion osasunarekin, baina betiere funtsezko helburua betetzeko modukoak, hau da, eraginkorrak izurriteak eta olibondoaren gaixotasunak kontrolatzen; hain zuzen ere, behar horretatik sortu zen proiektua.

Biosasun enpresak sektore ekologikoan eta nanopartikulen ekoizpenean eta sorreran duen esperientzia eskaintzen du, eta emaitza den produktuaren landa-balidazioak ere bai.


Koordinatzailea:

  • A&B Laboratorios de Biotecnología S.A.U., Espainia

Kolaboratzaileak:

  • Biosasun S.A., Espainia
  • Guserbiot S.L., Espainia
  • L’urederra Zentro Tekonologikoa

DERMANANO PROIEKTUA

Proiektu honen helburu nagusia kosmetika produktu berriak dermatitis atopiko azalarentzako da. Helburu hau lortzeko nanoteknologiak dituen abantailak erabilitko dira, osagai natural batzuen aktibitatea eta efikazia hobetzeko.

Koaboratzaileak:

  • L’urederra Centro Tecnológico

Biosasun ha recibido una ayuda cofinanciada al 50% por el Fondo Europeo de Desarrollo Regional a través del Programa Operativo FEDER 2014-2020 de Navarra.


OLIVOGEN PROIEKTUA

OLIVOGEN daukan azken helburua gizon fertilitatea eta gaur egun erabiltzen diren Lagundutako Giza Ugalketa Teknikak hobetzen dituzten produktu berritzaileak lortzea da.

Kordinatzailea:

  • Biokibank SL

Kolaboratzaileak:

  • Biosasun

BIOFOOD PROIEKTUA

OSASUNERAKO ONURAGARRRIAK DIREN OSAGAIEN ETA ELIKAGAIEN LORPENERAKO BIOTEKNOLOGIAREN ERABILERA (BIOFOOD).

Proiektu honen helburua giza gorputzaren barruan (hesteetako mikrobiotatik sortuak) nahiz kanpoan, elikagaien hartziduran edo biorreaktoreetan gertatzen diren bioprozesu mikrobiologikoak aztertzea eta ikertzea da, osasunerako onuragarriak diren eta efektu osasungarria duten osagaiak (probiotikoak eta postbiotikoak) eta elikagaiak sortzeko. BIOFOOD garapenak eskaintza bikaina ekartzen du biozientzetako sektorearen hazkundea Nafarroan bultzatzeko eta gure erkidegoko elikagai-industriaren garapena bultzatzeko.


Parte hartzaileak:

  • Biosasun
  • Brotalia
  • CNTA
  • Eztitsu Sociedad Microcooperativa
  • LEV 2050
  • Nucaps
  • Universidad de Navarra

Biosasunek Eskualde Garapeneko Europako Funtsak %50ean kofinantzatutako laguntza jaso du, Nafarroako FEDER 2014-2020 Programa Operatiboaren bidez.


SUPREME PROIEKTUA

IKUSPEGI «SALUTOGENIKO» BERRIA SINDROME METABOLIKOAREN ETA ALDI BEREKO PATOLOGIEN PREBENTZIORAKO, DIAGNOSTIKORAKO ETA TRATAMENDURAKO.

SUPREMEren helburua da diagnostiko goiztiarrerako tresna genetiko berriak eta konposatu aktiboak eta osagaiak ikertzea, gaixotasun metabolikoak (2. motako diabetesa eta gaixotasun kardiobaskularrak) prebenitzeko eta tratatzeko eta narriadura kognitibora bideratzeko esku-hartze nutrizional pertsonalizatua lortzeko.


Kolaboratzaileak:

  • Ameztoi
  • Biosasun
  • Bizkarra
  • Domusvi
  • Fresh Business
  • Garlan
  • Ibermática
  • Keralty Health
  • Patia
  • Tecnalia

Eusko Jaurlaritzak eta Europar Batasunak batera kofinantzatutako jarduera, 2014-2020 Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) bidez.


Olibondoaren nekazaritzako azpiproduktuak balorizatzea, elikagaien industrian eta nutrazeutikan sartzeko proiektua

Proiektuaren helburu nagusia olibondoaren nekazaritzako azpiproduktuen eta ardi latxaren esnearen lehiakortasuna hobetzea da, nekazaritza eta ekoizpen katearen prozesu guztiak hobetuz, kalitate erregimenak ezarriz. Polifenolekin aberastutako produktu probiotikoak, balio erantsi handikoak eta prozesu berrien garapenari eta hobekuntzari esker lortutakoak, bertako merkatuetan sustatu eta zabalduko dira.

Koordinatzailea:

  • Biosasun

  • Kolaboratzaileak:

    • Centro Tecnológico L’Urederra
    • Pharmamodelling
    • Agricultura y Ganadería Ecológica

Nafarroko Gobernuak eta Europar Batasunak kofinantzatutako jarduera: PDR 2014-2020 (FEADER-GN).