Oliba-olio birjina estra polifenoletan oparoa
Oliba-olio birjina estra polifenoletan oparoa
0,25 L - 0,5 L
Oleohealth oliba-olio birjina estra polifenolekin, goi mailako kategoria, ohiko oliba-olio birjina estra konbentzionalak baino 10 aldiz antioxidatzaile gehiago eskaintzen ditu. Gure olioa olibaetatik zuzenean lortu da prozedura mekanikoen eta hotzeko erauzketa bidez, iragazi gabe eta dekantazio natural zaindu eta labur batekin, polifenolak ez hondatzeko.
Goi-mailako kategoriakoa, zuzenean une zehatzean bildutako Arróniz barietateko olibatik lortzen da, eta prozedura mekanikoen eta hotz ehotzearen bidez. Iragazi gabe eta dekantazio prozesu natural zaindu eta labur baten bidez.
Oliba (Arróniz barietateak) bere heldutasun-maila ezin hobean biltzen da, azaroaren erdialdean, heldutasun-egoerarik handiena lortu gabe, usain eta zapore guztiak bere horretan mantentzeko.
Arróniz barietateari esker, zapore aparta lortzen da.
Onura nagusiak
Olibondoaren polifenolek, hala nola hidroxitirosolak eta oleuropeinak, zenbait endekapen-patologiaren eragina murritzen laguntzen dute.
Oliba polifenolak
- Hidroxitirosola 159 mg/kg
- Oleuropeina 94,1 mg/kg
- Tirosol 81,9 mg/kg
- Oleokantala 141 mg/kg
Kontsumoari buruzko gomendioak
Gordin kontsumitu (bakarrik, edo janari hotzei gehituta). Egunean bi koilarakada hartuz zure bihotzari lagunduko diozu, eta kolesterol-maila egokiak mantentzen ere lagunduko duzu. Gainera, zelulak babestu egingo dituzu oxidazio-estresaren aurrean, eta zahartze-prozesua motelduko duzu horrela. Nahasi kontsumitu aurretik.
*Ziurtagiri ekologikoa duten osagaiak
ES-ECO-025-NA
EB Nekazaritza