Oliba-olio birjina estra

Oliba-olio birjina estra

Oliba-olio birjina estra

0,5 L - 2 L - 5 L

Oleoheatlh oliba-olio birjina estra ekologikoa jatorri nafarrekoa da, eta goi mailako kategoriakoa. Prozedura mekanikoen eta hotzeko xehatzearen bidez lortzen da zuzenean. Iragazi gabe, eta dekantazio naturalaren prozesu baten bitartez.

Oliba (Arroitz barietatea) bere umotze-maila optimoan biltzen da, azaroaren hasieratik abendura bitarte, umotze-egoera maximora iritsi aurretik, usain eta zapore guztiak beren horretan gordetzeko.

Kata-ezaugarriak

Fruta-usaineko olioa, oliba berdeen usain intentsua duena. Sudurrean landare-usainak antzematen dira, baita barietatekoak diren usain batzuk ere (olibo-hostoak eta fruta freskoak, almendrak eta tomate- zein orburu-landareak). Ahoko iragaitea bat dator sudurrean antzemandako usainarekin, eta garraztasun eta mingortasun atsegin bat sumatzen da eztarritik pasa eta gero. Oso olio orekatua eta intentsua da ahoan.

*Ziurtagiri ekologikoa duten osagaiak

ES-ECO-025-NA
EB Nekazaritza

Osagaien zerrenda eta nutrizio-taula

Biosasun Aceite de oliva Virgen Extra etiqueta